Aste honetan birpasatuko ditugu gure urtearen azkenengo berriak, domeinuak, errealitate birtuala edo patinete elektrikoak eztabaidatuz, besteak beste. Europako agenda birtuala edo Youtube-ren rewind bideoa komentatzeko asmoa izango dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean286.mp3 Deskargatu hemen.

Neguburu-udaburuetan (solstizioak) ospakizun handiak egiten ditugu, aspalditik, lagunartean eta familian. Ze zentzu du horrek? Zer dugu ospatzeko? Egunak laburren eta luzeen egiten diren sasoiotan bizi-berritzeko aukera dugu guk ere eta horixe dugu ospatzen. Aukera berrietarako prestatu, elkarrekin gozatu eta falta direnak gogoratu. Globalkeriak gogor jo badu ere, baditugu gure ospatzeko […]

Urteko azken POTTO saioa airean dago jada! Hementxe duzue, buru-belarrien gozagarri, Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala. Donostia Arenan kantatutako bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik. 8kote handia izan zen kantuan eta buruz burukora Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi heldu ziren; txapela Añorgara joan zen, ostera ere. […]

Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik […]

Zientzialari saiora gaur ekarri dugun gonbidatua Joanes Lizarraga da. Kosmologoa da, eta zulo beltzen inguruan mintzatuko zaigu. Zulo beltzak, espazioan eta denboran kokatuak dauden gune erraldoiak omen dira, beren baitan grabitate indar ikaragarri handia biltzen dutenak; hain grabitate indar handia, ezen ez baitiote haien inguruan dagoen ezeri handik alde egiten […]