Otsailaren 7an estreinatuko da zinema aretoetan Lur eta Amets animaziozko euskal filma. Aurretik, pelikulako anaia-arreba protagonistek herri eta hiri ugari bisitatuko dute filma aurkezteko eta abenturaz beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Larunbatean Bilbon izango dira Bilborock aretoan eguerdiko hamabietan. Euskal Herriaren historia beste ikuspuntutik kontatzea du xede Lur eta Amets-ek, izenburu bereko […]
Hilabetea: urtarrila 2020
Gaurko saioan Buyan komikia izan dugu mintzagai, Martin Etxeberria batu zaigu saioan. Udazkenean argitaratu zuten euskaraz eta orain Frantses eta ingelesez argitaratuko da nobela grafikoa. BUYAN “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta […]
Gaurko saioan blues doinuak aukeratu ditu Rafa Ruedak, 60 hamarkadan argitaratutako On the road again kantua izan du hizpide. Canned Heat Los Angelesen 1965ean sortutako blues rock taldea da. Talde honen garrantzia, bluesean oinarritutako bere musikan ez ezik, blues-men handi batzuen karrerak berpizteko egin zuten ahaleginetan eta inprobisaziorako dituen trebetasunetan […]
Egun gutxi falta da urtarrilaren 11n euskal presoen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetarako, eta hainbat xehetasun dagoneko badakizkigu. Baionako manifestazioa izango da goiztiarrena, 15:00etan hasiko baita, eta 17:00etan abiatuko da Bilbokoa. Bertan, Rosa Rodero ETAren biktimak eta Asun Lasa GALen biktimak jarriko diote ahotsa azken mezuari. arek eta […]
Zorrotza auzora salto egingo dugu, 2012 urtean zorrotzako bizilagunek azken garabi zutik ikusi zuten eguna, horrela kontatu dute sare sozialetan. Azken 10 urteetan garabiak bata bestearen atzetik desagertzen joan dira, azkenean kaiaren gainean etzanda geratzen ari dira, erraldoi zaurituak bailiran. Txatarra bihurtzeko. Garabi horiek auzoko bizitzako eguneroko bizilagunak izan ziren […]
Aste honetan, birpasatuko ditugu urtearen hasierak ekarriko dituen lehenengo berri teknologikoak. Zatikizun digitala, gobernuaren neurri berriak, kabina telefonikoak edo bateriak egiteko material berriak izango ditugu aztertzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean287.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko literatur podcastean Alice Munrroren “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” entzuteko aukera duzgu. Hiru ataletan eskainiko dute, hauxe lehenengo zatia duzue. Alice Munro Kanadar ipuin idazlea da. Gaur egungo ingelesezko literaturaren egile nabarmenetako bat da. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Munro oso gazte hasi zen idazten, nerabe zelarik, eta […]
