Etxetik bada ere, gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariarekin bat egin dugu. Asteroko kolaborazioan Argia astekariak emandako aldaketen berri ekarri digu. Azken orduotan atari digitalean argitaratutako artikulu interesgarriak ekarri dizkigu Arbelaitzek. Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoeneko 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19 birusaz kutsatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200325_ArgiaLander.mp3 […]

Koronabirusaren osasun-krisi betean, Deustuko Erriberako bizilagunek kezkatzeko beste arrazoi bat dute, astelehenean langile batzuk pabiloietako estalkitik kentzen hasi baitziren. Amiantoa dute estalkiek, eta langileak babestuta doaz, baina auzokideak ez, eta ez dute jakinarazpenik jaso. Beren buruari galdetzen diote nor den “burugabekeria honen erantzulea”, eta erantzukizunak eskatzen dituzte. Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak […]

Njombe Tanzania hego-mendebaldeko mendialdeko hiriburua da, 2000 m ingurutan. Han dabil Unai, ia urtebete jada, Leire lagunak zabaldutako bideari jarraituta, SHIPO izeneko GKEan lanean. Asko ikasten ari da, gainera, oinarrizko beharrizanei erantzuteko makina eta mekanismo sinpleak asmatzen eta sortzen luzaroko esperientzia dutenengandik, bai teknologia sinpleok sortzeko prozesuei buruz, bai ekoiztutako […]

Konfinamendua gorabehera, Bilbo Hiria irratiak lanean dihardu, eta Pedro Elias Igartuak bertako Soinugela zabaldu du, musikak gure gogoa betetzen eta alaitzen jarrai dezan. Egunotan, noizean behin, musikazaleen oroimenean geldituriko urrezko kanta bat ekarriko digu. Gaurkoan AEBetako rock psikodelikoaren eredutzat hartu ohi den The Grateful Dead taldea gogoratuko dugu Touch of […]