Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean interpretazio zentro bat estreinatu dute, Memoriaren Espazioa izenarekin. Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dago, zehazki bertatik apurtu zuten faxistek defentsa lerroa. Historiaren une horretako hainbat oroimen aurkitu daitezke bertan. Memoria historikoa gordetzeko nahiarekin 2017an hasi zen proiektua eta otsailean ireki ditu ateak. Gai honen inguruan sakontzeko […]

Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo  martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko […]

Loraldia jaialdia Joseba Sarrionandiaren Lisboara iritsiko da; Pessoa eta Sarrionandia casa do Fadon ikuskizunarekin. Martxoaren 18an estreinatuko dute propio jaialdirako sortutako pieza, Bilboko Itsas Museoan, eta emanaldiak testua, antzerkia eta Portugalgo Diana Villarinho fado abeslariaren doinuak uztartuko ditu, Loraldia jaialdiko antolatzaile Imanol Agirrek azaldu digunez. Mikel Antza idazleak prestatu du […]

1

Gaixotasun mentalak dituztenen edota baztertuta daudenen zenbait beharrizan ase guran, Gomutak plataforma martxan ipini dute hiru lagunek, horietako bi EHUko ikasle dira. Gaixotasun mentalak dituztenek edota bazterkerian daudenek behar duten informazio guztia gune bakarrean batzea da Gomutak-en helburua. “Kolektibo horientzat interesgarria izan daitekeen informazio guztia batzeko gune bat da”, azaldu […]