La Topadora taldea izan dugu Bilbo Hiria Irratian, gaur bertan “Voy con todo” lana aurkeztuko dute zuzenean Kafe Antzokian. Ruben eta Enriko batu zaizkigu saiora. Nahiz eta jaio berria den taldea ibilbide luzea dute. Gehienak Vendetta taldetik datoz eta. “Voy con todo” izena jarri diote estreinako lanari izan ere musikari […]
Eguna: 2020-03-05
BilbaoArtek Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumental saila esteinatuko du. Mark Cousins, Ipar Irlandako saiakeragile eta kritikaria da lanaren zuzendaria. Martxoaren 9tik aurrera, eta zazpi astelehenetan zehar proiektatuko da lana BilbaoArten arratsaldeko 19:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200306_WomenMakeFilm_BilbaoArte_.mp3 deskargatu hemen.
Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Greziako eta Turkiako mugetan errefuxiatuekin ematen ari den giza eskubideen urraketa salatu du. Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen parean kontzentrazioa egin dute. Horrekin batera, Balkanetako migrazio bideko egoera ere salatu nahi izan dute, adieraziz giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen ari […]
Eider Saragueta DREAM ikertaldeko koordinatzailearekin jarri gara harremanetan, “Translanguaging hezkuntza-eleanitzean ikerketa etnografiko bat” deituriko tesia kaleratu duelako. Lana osatzeko, EAE-ko eskola publiko batean egin du ikerketa. Tesia 6 kapitulutan banatuta dago, eta horiez arituko gara elkarrizketa honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200305_translanguaging_eider_.mp3 deskargatu hemen.
Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. Ia hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. […]
