Potojorran Bertso Eskolak V. urtez antolatu du Mauri eta Apolo Bertso Sariketa. Iñaki tabernan izango da hilaren 13an, 21:00etan. Aurten kantatzera gonbidatuak Idoia Anzorandia, Aissa Intsausti eta Gorka Pagonabarraga izan dira, bai eta iaz saritua izan zen Hodei Iruretagoiena ere. Gai jartzailea izango den Eneko Abasolorekin jarri gara harremanetan.  https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200311_Mauri_eta_Apolo.mp3 […]

Uribe kostako berri eman digu Unai Break Hiru aldizkariko kazetariak. Gaur bertan  Algorta izandako leherketaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu. Astekarian landutako gai batzuk ekarri dizkigu. 2019ko Emakunde Saria Cony Carranza herri-hezitzaile feministak jaso du, berarekin izandako solasaldia laburbildu dugu. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, esperientzia luzea du El Salvadorren […]

Gaurko saioan osasun arloko profesionalez gaixoekin duten harremanaren inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin. “Madrilen nengoen iaz kurtso batean. Ikaskideak arrisku legal berriei buruz berriketan ari ginen, denok ezagutzen baitugu dagoeneko hiri-kondaira ezaguna, alegia, AEBetako osasun etxeen atarien ateratzen diren paziente guztiei medikua salatzeko proposamena egin zain egoten diren abokatuen […]

Dantzarako gonbita luzatu digu Xabi Bandini musikariak azken lanean “Biba!” deiturikoa . Sei abestiko diskoa da Bandiniren bigarren lana. Pello Reparaz izan da diskoaren ekoizlea. Gurean izan da, Kerobia taldean ibilitako Alberto Isaba eta Lur Larraza ditu  ondoan oraingoan Xabi Bandinik. Pello Reparaz eta DeepSoda izan ditu  ondoan ekoizpen arloan […]

Kanadako abeslari batekin irekiko dugu gaurko saioa. Elisapie du izena eta Quebec-ekoa da. Inuit hizkuntzan, frantsesez eta ingelesez abesten du. Gaurkoan inuitez abestutako bi kantu ekarri ditugu bere azken diskotik (The Ballad of the Runaway Girl). Hurrengo minutuetan Kanadatik atera gabe jarraituko dugu, hortik baitator Destroyer taldea. Euren azken diskoa […]