Udaberriko lehen bizkotxoa egin dugu, antsietatea apaltzeko ona omen da. Euskal herriko sukalde askotan azken egunetan gehien sukaldatu de gozoa izan da. Bizkotxo bezala ezagutzen dugu gozogintza erabiltzen den masa belazka eta gozoa. Pastelak egiteko oinarri bezala balio duena edo bakarrik jateko. Hamaika modu egiteko aurkituko dituzu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200513_Inor_ez_da_kroketa_05.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: maiatza 2020
1980ko maiatzaren 14an, duela 40 urte, zapaldu zuen aurrenekoz euskaldun batek Everest, munduko gailurrik altuena, eta hori Martin Zabaleta hernaniarra izan zen. Baina aurreneko saiakera 1969an hasi zen antolatzen, eta 1974rako prestatu zuen igoera Tximist Espedizioak. Asteburu honetan Euskal herriko mendietan hori gogora ekartzeko gonbita luzatu digu Gu ere bai. […]
40 urte igaro dira Martin Zabaletak Pasang Temba xerparekin batera Everesteko gailurra jo eta ikurrina jarri zuenetik. Zalantzarik gabe, Everestek Zabaletaren alpinismo ibilbidean aldaketa handia eragin zuen, bide ireki zuen atzetik etorri zinen alpinista andanari. Juanra Madariaga, kazetari, idazle eta mendigoizalea izan da gurean. Kirol ikuspuntutik begiratuta, arrakasta handia izan […]
Astelehenean liburu dendak ireki zituzten. Itxialdia indarrean sartu zenetik lehenak izan dira irekitzen eta hórrela kultura esparruan pertsiana igo dutenak izan dira. Bilboko elkano kalean kokatuta dagoen Louise Michel libururendara jo dugu, apirilean laugarren urteurrena ospatu behar zuen, datorren urterako utziko dute ospakizunak kontatu digu Enekok. Lehenengo egun hauetan denda […]
Xamarren Etxea -ondarea, historia, mintzoa- liburuan oinarritutako saioan, mende luzeetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Etxea bizitokia izateaz gain lantokia ere izan da, mendeetan eta lurraldez lurralde etxeek aldaketak izan dituzte. XVII mendetik aurrera aldaketak eman ziren gizartea aldatzen zein heinean, “Nolako atalaurrea alako etxea”. Gaurkoan Bikaian geldiunea […]
Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura […]
Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean […]
Azken urteetan gure auzoek eraldaketa handia sufritu dute. Tradizioa izan diren merkatari txiki asko desagertzen joan dira. Eraldaketa hori oso nabarmena izan da Bilboko zazpi kaleetan komertzioaren eraldaketarekin biztanleriaren aldaketarekin batera etorri da. Turismoak izan duen gorakada bertako bizitzan nabarmen sumatu da. Osasun krisiak guztia hau agerian usteaz gain eraldaketarako […]
Zein izan da eskolak ixteak ikasle behartsuenengan izan duen eragina? Nolakoa izan behar du ikasgeletara itzultzeak? Horren inguruko hausnarketak plazaratu ditu gaurkoan Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak. Koronabirusaren krisiak hezkuntza-arrakala sakondu du. Horregatik, hezkuntza-sistema berreraikitzeko aukera izan daitekeela uste du Save the children erakundeak, inklusioa eta ekitatea oinarri hartuta, […]
Aste honetan Europar Batasunak gure webguneetan cookie-ak kudeatzeko dituen irizpide berriak ezagutuko ditugu, Whatsappeko bot berria aurkeztuko dizuegu eta berri txikiak azkar komentatuko ditugu. Gure #HamarkadanZehar atalean, 2016. urtera bueltatuko gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean296.mp3 Deskargatu hemen.
