POTTO saioak ez du etenik! Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, badugu bertso jan-edana, gazteek emana, kantu-errima andana. Bertsolari gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala hedatu dugu gaur FMko uhinetan barna Bilbo Hiria irratian. Lau eskualde (Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai) eta 12 bertsolari kantuan. Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo […]
Eguna: 2020-12-10
Portugaleko Jose Afonso pasa den mendeko kantari-kangugile handienetakoa dugu. Herrialdearen iparraldeko herri musikatik edan zuen, baina harago joan eta, alderdi komunistako kide izanik, 1974ko iraultzaren ikurra bihurtu zen. Gaur urrezko kantua Grandola Vila Morena izan da, zuzenean grabatutako bertsioan. Gero, Afonsoren beste kantu batzuk ere, garai ezberdinetakoak, entzun ditugu. Venham […]
Iñigito Txapelpunken Euskal Herri Magikoa proiektu berria aurkeztu digu. Umeen mundu magikoan murgilduta, Euskal Herriko herri ezberdinetan gertatzen diren ipuinak idatzi ditu musikari lekeitiarrak. Lehengo alea esku tartean duela bisita egin digu n”Gabonetako ipuinak “ liburu musikatua aurkezteko. Hiru ipuin eta hamaika kantu bildu ditu liburuan. Emanaldien informazioa : https://www.txikihandiazara.eus/ […]
Deustuko Jai Batzordeak crowdfunding kanpaina bat jarri du abian martxoko jaiak bertan behera utzi behar izan ostean pairatzen ari den egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko. Horregatik azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra bitartean Deustuko Jai Batzordeak crowfunding kanpaina bat abiatuko du egun bizi duen egoera ekonomiko larriari aurre egiteko asmoz. Izan ere, […]
Aogán Ó hIarlaithe irlandarra irlaren hego-mendebaldeko Cnoc na Graí herrian sortu eta Galwayko unibertsitatean irlandera modernoa ikasi zuen. Irlandera edo gaelikoa ama hizkuntza eta interesgune nagusi izan du beti. Aintzinako irlanderan doktoregoa lortu zuen Aoganek iaz, eta gaur egun Europar Batasunarentzat lan egiten du, itzultzaile moduan. Pandemia dela eta, orain […]
Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]
