Lehenengo taldea Haim da, Los Angeleseko hirukote honek Women in Music Part III izeneko diskoa kaleratu dute duela gutxi, bertan emakumeek musika industrian dauzkaten zailtasunak salatzen dituzte, besteak beste. Azken urte hauetan ez dira gelditu, eta azken disko honetan distiratsu agertzen dira hiru ahizpa hauek. Ahizpa hirukote batetik anaia bikote […]
Eguna: 2020-12-17
Hemezortzi urteko gazte legazpiarra da ODIK. Pasa den urtean “Arnastu” eta “Tximak” izeneko singelak kaleratu zituen. Aurten, 2020 urteari amaiera emateko, “Lotsaz gainezka” bere hirugarren kantua kaleratu du, lotsak alde batera utzi eta dance musikaren erritmora gorputzak mugitzera animatzen gaituen abesti martxosoa. Hona hemen Bilbo Hiria Irratian egin diogun elkarrizketa. […]
Osakidetzako langileak, sindikatuak eta herritarrak bildu ziren atzo iluntzean Deustuko osasun zentroko gaueko larrialdi zerbitzuen murrizketak salatzeko. Langileen eta erabiltzaileen haserrea piztu du Osasun Sailak hartutako erabakiak. Osasun Sailak adierazi du zerbitzuaren erabilera urria delako itxiko dutela zentroa gauez. Sindikatuek, aldiz, salatu dute erabaki honen bidez Osasun Kontseilaritzak eta Osakidetzak […]
Sitema berria erabiliko da hondakinen bilketa egiteko Bilboko Zazpi Kaleetan. Sistema berri honekin, edukiontzi gehiago jarriko dira eta merkataritzako bilketa-zerbitzuen ordutegiarekin bateratuko da. Zazpi Kaleetako ingurunearen orografiagatik, orain arte, eduki ontzi gutxi egon dira. Kaleak estuak dira, merkataritza gune handia da eta erakus-lehioak daude fatxada gehienetan. Edukiontzien tamaina ere handia […]
2020ko azken puntua egin dugu Bilbo Hiria irratian; beti bezala, POTTO ! Abenduaren 2an, Deustuan izan jaialdia ekarri dugu irrati-uhinetara. Maite Berriozabal , gai-jartzaile; eta kantuan hiru bertsolari: Miren Amuriza, Jone Uria eta Unai Iturriaga. Urteko azkena. Eta azken burukoa ere badugu: Olentzerori kantatutako sorta (Julio Soto bertsolari nafarrak ondutako […]
