Bilboko eragile eta elkarteen materiala eskuragarri egongo da beste urte batez Zirika Herri Guneko herri dendan. Orotara 34 elkarte edo taldek jarri dituzte euren produktuak eskuragarri. Ibaiek ekarri dizkigu xehetasun guztiak. Abenduaren 14tik urtarrilaren 2ra zabalik egongo da, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201215_hibai_zirika.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-12-15
Pantzart Bilboko konpainiak datorren abenduaren 20an haurrentzako antzezlan berria estreinatuko du: Hitzak Txorabiatzen. Elena Bezanilla Pantzarteko zuzendari artistikoa daukagu telefonoaren beste aldean. Objektu antzerki bat da, eta 4 urtetik aurrerako haurrentzako zuzenduta dago. Lewis Carrollen Alizia ispiluan zehar obran oinarrituta dago, fantasiazko literaturan lan ospetsuenetako bat. Antzezlan berezia da Hitzak […]
Gernikako Lugorri Eguneko Zentroaren pribatizazioarekin, eta Gallartako Laguntza Zentroak hirugarren adineko 64 egoiliarri eskaintzen zien plazen itxierarekin, berriro ere, zerbitzu publikoen murrizketa baten aurrean kokatzen direla azaldu dute GUFEko (Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko) komiteko sindikatuek, bereziki, adinekoentzako zerbitzua murrizten duena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201215_Zerbitzu%20publikoak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan ere bi telesail izan ditugu hizpide Iskanda Hamayrekin. Lehenengo estreinatu berri den “Des” telesaila komentatu digu. Des benetako krimenei buruzko minisail bat da, Dennis NILSEN Erresuma Batuko historiako serieko hiltzailerik zitalenetako batean zentratua.Istorioa 3 gizonen ikuspuntutik kontatzen da: detektibe bat, biografo bat eta Nilsen bera. Peter Jay detektibea (Daniel […]
