Pasa den hilabetean saio berezi bat egin genuen Ingalaterrako Brian Eno musikari eta produktoreari buruz. Gaur saio hoartan entzun ez genituen kantu batzuk berreskuratu ditugu, David Byrne eta Enoren elkarlanaren ostekoak: Help Me Somebody (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, New Orleanseko Reverend Mortonen sampleekin), Moonlight in Glory […]
Eguna: 2020-12-03
Edozein hizkuntza ikastea, baita euskara ere, prozesu eta lanketa bat eskatzen duen jarduera da, baina benetan aberasgarri egiten zaituena. Jatorrizko hizkuntza euskara ez duten pertsonak entzungo ditugu jarraian. Hizkuntzak ikastea oso lan handia da eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Saioan zehar Izaro entzun dugu, Finlandiarra da, Finlandieraz hitz […]
San Frantzisko auzora mudatu zen orain 4 urte Otxarkoagatik. Bilbo izanik dena, bertan mundu diferenteak direla etorri zaigu gaia. Eta azkenean, umezaroko auzoak zelako indarra duen edonoren bizitzan, nola izaten dugun gure aldi osoan etxe, txikitan jolastu garen lurraldea, lagunak, jolasak, jaiak. Umezaroa, ai, ai, ai! Talde jolas autonomoa eta […]
Euskal kantagintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatu ditu Haizea Martiartu Markinako saxo jotzaile gazteak, Folketik jazzera ensemble lanean. Martiartuk azaldu duenez, proiektu hau kontserbatorioa amaitzen ari zela hasi zen gauzatzen. Zortzi konposaketaz osatuta dago diskoa. Hauetatik sei bertsioak dira eta bi, aldiz, konposaketa propioak. Gainera, beste bederatzi musikari gazteen laguntza […]
Gaur ere POTTO egin dugu eta Euskal Herrietako eskolarteko finalak ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara: Bizkaiko, Nafarroako, Bertsularien Lagunak elkarteko , Arabako eta Gipuzkoako eskolarteko finaletako aukeraketa diktatoriala dugu entzungai + Xamarri oparitutako bertsoak. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/201202_potto_eskolartekoak.mp3 Deskargatu hemen.
Kafekistan podcastean euskaraldia izan du ardatz Nagore Uriartek. Ahoa eta belarriak prest ditugu euskaraz bizitzeko. Hori egin zuen Lutxo Egiak. Hizkuntza hegemonikoan hitz egiteari uko egingo zion Lutxo Egia idazleak 31 egunez, arau sozialak ikusarazi eta haiekin jolasteko helburuz,” Bi-lingual: transitoak” performancearen bitartez. Kafekistan honetan Lutxo Egiaren hausnarketak entzun ditugu. […]
