Gipuzkuan abiatu dugu saioa, “Guía de montes de Gipuzkoa” liburuaren edizio berritua ekarri digu Hektor Ortegak. Azken hogei urteotan Gipuzkoako mendizaleen artean itzal handia lortu duen klasiko bihurtu da. Iñaki Alcalde Olivaresek eta Txusma Perez Azacetak idatzita, 2000. urtean agertu zen lehenengoz. Oraingoan, Txusma Perez Azacetak igoera guztiak berriro egin […]

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 2020 urtea konfinamenduan harrapatu gaitu libururen eguna horregatik  aurten uztailak 23an, hau da gaur.Gaurko bilbon liburu ganberak egun bateko azoka antolatu du […]

Uda sasoia garai aproposa euskara ikasteko, lasaiago eta denbora gehiago izaten dugu euskara ikasteko. Asko dira ikastaro trinkoak egiten dituztena. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin berba egin dugu. Lehen mailan hasi diren ikasleekin hitz egin dugu, talde horietan alde askotako ikasleak daude, hizkuntza asko hitz egiten dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200722_irrati_tailer_momasterio.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Xerezaderen artxiboan Bea Salaberriren “Baionak ez daki” liburutik pasarte batzuk ekarri dizkiagu Ana I. Morales. Gainera gaurko  atalean egileak, Bea Salaberrik ahotsa jarri dio bere ipuinei. Gainera Leiare Narbaiza ere izan da irakurketan. 2015ean argitaratu zuen susa argitaletxean “Baionak ez daki” narrazioa liburua. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Xerezade/20-07-20_Baionak%20_ez%20_daki_BeaSalaberri.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Sehaska Etxea berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtuko da BBK-k 2021ean amaituko du eraikinaren eraldaketa, Bizkaiko etorkizuneko erronka sozialei erantzuteko. Azken asteetan zabaldutako mezua dugu hau,  Bilbo zaharreko auzokideak prozesu parte hartzailea eskatu zuten Sehaska etxearen etorkizuna zehazteko, hori horrela ez dela izan salatu dute, aurreko larunbatean prentsaurrekoa eman zuten bertan […]

Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita […]

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzailearen artean egindako Begiak Zerumugan poema liburu ilustratuaz mintzatu gara gaurko saioan. Bidaia bat proposatzen dute poemak, iluntasunetik argitasunera, Miren Agurrek kontautu digun moduan. Liburuaren oinarrian azken hamabost urteetan idatzitako material bat dagoela nabarmendu du Miren Agur Meabek. 200 poematik gora zirenez hautaketa […]

Ikasturteko azken saioa izan dugu gaurkoa. Marta eta Hodei izan dira gaurko protagonistak, saio feminista abiatu zutenetik laburpena ekarri digute, elkar elkarrizketa egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/trabeskalea/200716_Trabeskalea.mp3 Deskargatu hemen.

Giza natura edo izaera deskribatzen duen hirugarren atala egingo dugu gaur, lehenaren eta bigarrenaren ondoren, gure sistema kognitiboaren berezitasunekin.  Lengoaiarekin lotuta dago berau, oso sinbolikoa da, eta abstrakziorako joerarekin gure ahalmenaren mugak agerian geratzen dira, gu muga horiez oso konsziente izaten ez garen arren. Sozializazio handiko baldintzetan garatu da gure […]