Gaurkoan Rafa Ruedak Eneritz Furyaken Emadan lan berria ekarri digu, hamar kantaz osatua. Duela hilabete sareratu zuen diskoaren izen bereko kantaren zati bat, eta duela astebete Sinkropredazioa kantaren bideoa sareratu zuen. 2017an argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa Eneritzek, Kasernarat taldean aritu ondoren, hartu zuen izena buru zuela: Eneritz Furyak. Hurrengo […]
Eguna: 2021-02-19
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Mohammed Ounasser gazteari eginiko elkarrizketa nabarmendu dute azalean. 16 urte zituela bere herria eta familia utzi eta patera batean sartu zen Europako ametsaren bila. Iruñean bizi da eta 2019an Nafarroako Gazteriaren […]
San Inazioko auzokideen baratzeek “suntsiketa” salatzeko protesta egin dute. Suntsiketa hori ekarriko duten erabakiaren aurkako kontzentrazioa deitu zuen asteazkenean Errondoko Auzo Etxeak. Sepurukoatxako ortuen inguruko zehetasunak ekarri dizkigu Iñigo auzokideak. Sepurukoatxako tontorra garbitzen ari da Bilboko Udala, bertan behatoki bat egiteko. Horretarako bertako ortu batzuk eta eraikuntza batzuk bota dituzte, […]
