Don Inorrez taldeak (Bide Ertzean taldearen errautsetatik erneturiko lore ederra Imanol Ubedaren eskutik) single berria atera du. Mugiro izan zen bere aurkezpen diskoa eta datorrenaren aurkezpen abestia dakarkigute orain. “Barre ala Negar”. Aurreko saioan aurkeztu genuen talde batekin goaz orain. The Weather Station. Americana izeneko eremuan kokatu genitzake, baina ez […]

Argitalpenerako, eztabaidarako, kritikarako, azterketarako, sustapenerako aukera emango duen ekimen bat izan nahi du Ekida, borondate sozialistako artistentzako espazio bat, kulturaren eta artearen esparruetatik iraultza sozialistari ekarpena egiteko. Gaur Bilbo 7 katu Gaztetxean aurkezpena egingo dute. Paul Beitiak aurkeztu digu, sozialiston kultur ekimena. Lehenik eta behin www.ekida.eus webgunea jarriko da martxan. […]

Pandemiaren ondorioei buruzko 25 artelanek osatutako erakusketa da Arnasketa saiakerak.Artelanak, Bilboko lau gunetan egongo dira banatuta: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian. Otsailaren 19an hasi, eta apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilbao Aurrera 2020 Planak aurrera eramandako erakusketa hau. Maite Fernandez de Arenaza komisarioak, esan bezala, […]

Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira. Bilbon egin zuten agerraldia eta xehetasuna ezagutzeko asmoz Ainhoa izan dugu telefonoaren beste aldean. Otsailean hasi eta martxoaren 6an bukatuko dute Nazioarteko V. Ekintzaren ibilbidea, Irun eta Hendaia arteko mugan. Hausnarketarako baliabide teorikoak […]

Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” […]