Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Galdera hauek eta beste asko egingo dituzte “Atzerria lurra garratz” antzezlanean. ArteDramaren azken antzezlana […]
Eguna: 2021-02-25
Gazteen saioan egon gara Bilbo Hiria irratiaren POTTOn, Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Boskote gaztea taulagainean: Iholdi Beristain, gai-jartzaile lanetan; bertsotan, Aissa Intxausti, Kerman Diez, Koldo Gezuraga eta Maite Sarasola Bertsoa eta musika lagun, ordubeteko saioa egin dugu, prosa bideratuan ere izan gara Aissa Intxaustirekin (elkarrizketa egin diogu) https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/210224_potto_sastraka_gaztetxeko_saioa.mp3 Deskargatu hemen.
Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak adierazi duenaren arabera, gizona Errekaldeko lagun bat bisitatzera zihoala, 24 urteko mutil batek errieta egin, eta autoraino jarraitu zuen. Bertan, zertan ari zen galdetu, eta izkinako okindegiaren pertsianaren kontra bultzatu zuen. Lepotik heldu, eta gizona ihes egite saiatu bazen ere, segituan, gaztearen bost lagun gehiago agertu […]
AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko du abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Helduen euskalduntzean Aurrera pausuak emateko euskaltegi sendoak behar direla azpimarratu dute. Urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari da, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Alizia Iribarren […]
