Gaurko saioan Anjimile-k irekiko ditu ateak. Bere musika espazio berriak topatu nahi duen bidaia bat da. Bere azken diskoan, Giver Taker izenekoan, soiltasuna eta dotorezia topatzen dira nonahi. Dotorezia eta soiltasunaren bidetik jarraituko dugu hurrengo minutuetan ere. Big Theef taldeko ahotsa da Adrianne Lenker, besteak beste, lan interesgarria egiten du […]
Eguna: 2021-02-10
Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA), Palestinako emakumeen egoera ezagutzeko asmoz Podcast tailerra antolatu du. Otsailaren 11-18-25 eta martxoaren 4an UNRWA Euskadik “Podcast Feminista Tailerra” izeneko formazioa emango du Virginia Enebral kazetariarekin batera, 18:00etatik 20:00etara, online formatuan eta euskaraz. Macarena Arrietak azaldu digunez, formazio honetan kontakizun soinudunak […]
Gaurkoan fisioterapia tartean Belarriko minaz jardun dugu Oier Gorosabelekin. Belarriko mina, bere horretan, ezin dela gaixotasun legez hartu. Sintoma hutsa da, eta horren azpian ezkutatzen den gaitza bilatu beharko dugu azterketan: inguruko hezur eta giltzaduren arazoak (tenporalaren eta barailaren arteko giltzadura, mastoidea…), entzumen-hodiaren arazoak (infekzioak, buxadurak, artrosia…), eztarriko arazoak (infekzioak, […]
“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]
Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]
