Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Italiako Florian enpresak zerrategi erraldoi bat kokatu nahi luke Okzitaniako Lannemezan hirian. Pirinioetan eragin dezakeen kalteaz erreportaje zabala landu dute. Txertoen negozioaren inguruko analisia aztertu dute. COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke […]
Eguna: 2021-02-11
“Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzilarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Matilda efektuaz hitz egin dugu, azken hilabeteetan sarean ikusi izan dugu. #NomoreMatildas Kanpaina, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak martxan jarritako kanpina da. Kanpaina honen helburua emakume zientzialariek eskolako testuetan duten presentzia handitzea da, horrela, nesken asmo profesionalak […]
Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko […]
Otsailaren 11, aipatu bezala “Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzialarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Maitane Alonso Monasterio, Ikerketa maite duen medikuntza-ikasle ekintzailea dugu. Aspaldi ezagutu genuen Plaza Berrian, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Bertan pasioz azaldu zigun jakiak ontziratzeko makina berri baten inguruko ikerketa gaur egun horretan jarraitzen […]
Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzeko, Darwin Egunaren 15. edizioa ospatuko da bihar. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria osatu zuen zientzialariaren omenez, hitzaldi bana emango dute bihar, EHU/UPVko Estibaliz Apellaniz Igunza geologoak eta Guillermo Quindos Andres Medikuntza eta Erizaintza fakultateko mikrobiologiako katedradunak. Ekitaldia Bidebarrieta Liburutegian izango da arratsaldeko 18:30etan eta zuzen-zuzenean […]
Agur betea esan diogu Durangoko Kafe Antzokiari; goxoki, penaz. Joan zaigu 18 urtean kultura-erreferenterik handiena izan dena, ateak itxi ditu Plateruenak. Eta omendu dugu gaur, Potto saiora ekarri ditugu bertan izan zen akabuko saioaren laginak (eta lagunak), azken bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala Kantua nahikoa ez eta prosan jarri ditugu bertsolariak, musikari […]
