Bixente Martinez gitarra-jotzailearen lehen bakarkako lana aurkeztu nahi dizuegu. “Txoria buruan eta ibili munduan” du izena, eta Oskorri taldearen errepertorioko kantuetan oinarritua da. Aurten beteko dira 50 urte Orkorrik lehenengo kontzertua eskaini zuela Bilbon. Gaur aurkeztu du diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_BixenteMartinez.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2021-10-01
Iker laurobarekin berba egiteko aukera izan dugu, “Uda” diskoaren inguruan mintzatu gara eta kantuak entzun ditugu.Etapa baten amaiera dakar diskoak, izan ere lau urtaroei eskainitako disko banako sorta amaitzen du honekin Iker Laurobak. Lehenago atera zituen ‘Udazkena’, ‘Negua’ eta ‘Udaberria’. Erritmo beroagoak eta hitz josgarriagoak ditu diskoak. Lasu urteko prozesua […]
Instalazioa hiru edukiontziz osatuta dago, eta urtebetez egongo da ikusgai Itsasmuseumeko zabalgunean. “Izena daukagu” artelanean hamabi emakume nabarmentzen dira, bere garaian gizonezkoen esparru profesionalean aitzindariak izan zirenak eta bere erabakitasunarekin hurrengo belaunaldiei bidea irekitzen lagundu zietenak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_idoia_leache_konteiner_artistikoak.mp3 Deskargatu hemen.
Zine atalean Lara Izagirreren azken lana izan dugu hizpide Ane Urkiolarekin. Irailaren 3an estreinatu zen zinema aretoetan “Nora” eta dagoeneko ikusgai dago Euskal herriko cinema aretoetan. Noraren historia kontatzen digu pelikulak, aitite hil eta bidaia abiatzen du. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez […]
Orain urtebete, Bob Dylanek bere Theme Time Radio Hour irrati saioa berreskuratu zuen eta atal bakar bat egin zuen, Whiskey-a gai hartuta. Anbar koloreko edaria izan zen gaia Dylanek egindako kantu aukeran. Guk ideia lapurtu diogu eta gai bereko theme time saio berezia egin dugu, aukera gehienbat ezberdina eginik. Dylanek […]
Nami Kaneko itzultzaile japoniarra saritu dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioan, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierazko itzulpenagatik. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute argitalpenaren sustapenerako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_Soinujolearensemea.mp3 Deskargatu hemen.
