Lau kantutako EPa argitaratu berri du Afrika Bibang kantariak. “ispiluaren aurrean” deituriko lanean emakumeak ahalduntzeko kantu egin du, sare sozialen ingurukoa, esaterako. Lau abestiz osotutako EP-a, soul eta R&B doinuak protagonista dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_afrika.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2021-10-22
Kirolaren lubakia dugu KIROL ESKIROL, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan. Gaurkoan piragua mundua aztertu dugu, eta bidaian lagun izan ditugu Ander Elosegi eta Maialen Chourraut olinpiar kirolari handiak. Estudioko tertuliara Mikel Bengoetxea hurbildu zaigu, Plentziako piragua elkartearen ordezkari. Notizietarako tarterik ezin ezkutatu, eta Victor Beaskoetxea lagunak pilotaren kronika ekarri dugu (frontoi+furgol). […]
Basoak bizi behar duela esan genuen aurreko saioan eta, gaurkoan, aktibismoaz mintzatu gara. Proiektu txikitzaileen aurkako ekimen ekologistek basoen aldeko ekintzak egiten dituzte, Baztanen hondeamakinak geldiaraziz edo Ingalaterran misilak desobedientzia zibil baketsuaren bidez eragotziz. Ekosabotaje ekintzak ere egin eta egiten dira, Itoizko urtegiaren lanak geldiarazteko duela 25 urte egindakoa, edo […]
