Iparraldetik datorkigu gaurko lehenengo taldea. Ixabe dute izena eta folk-rock joria jorratzen dute. Batzuetan Espers taldearen oihartzuna ere sentitzen da. Bikaina da euren Antena Baita #1 albuma. Bi abesti ditu, gaur entzungo ditugunak. Hurrengoa Maite Larbururen azken diskotik (Krak) ateratako bi abesti. Diskoan bidaia kraskatu bat eskaintzen du musikari hernaniarrak. […]