Kentuckyko Tom T. Hall kantari-kantugilea iragan abuztuaren 20an hil zen Franklyn herrian, Tennesseen, 85 urte zituela. Country musikaren erraldoi bat izan zen. Pare bat kanta entzun dizkiogu: Harper Valley PTA (Jeannie C. Rileyk abestua) eta Old Dogs, Children and Watermelon Wine. Urriaren 11n zendu zen Paddy Moloney irlandar musikari handia, […]
Eguna: 2021-10-28
Euskal musika munduan aspaldi ezagun dugun emakume batek irekiko du gaurko saioa. Afrika Bibang du izena eta bere ibilbidea zabala eta oparoa da. Orain disko txiki batekin datorkigu, txiki 4 abesti baino biltzen ez dituelako, baina handi bertan dagoenagatik. EP honen izena Ispiluaren Aurrean da, eta bertatik pare bat abesti. […]
Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.
Urriaren azken kolpean txapelketei begira izan gara, eta 3 lurraldeko saioak ekarri ditugu. Bizkaian, Igorre eta Ortuella elkartu ditugu; Nafarroan, Tutera eta Zangotza eta, XILABAn Mauleko taulagainean egon gara. Bertsolarien kantu ederrak eta prosa (puntuak, bertsolarien izen-abizen eta izanak…) uztartuta osatu dugu 266.a. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211027_potto_txapelketak_266.mp3 Deskargatu hemen.
