1

ATX teatroak 10 urte bete ditu eta antzezlan berri batekin dator: Lubaki lainotsua. Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna jasoko du, postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren […]

Guggenheimeko garbitzaileek greban jarraitzen dute eta borroka honen oihartzuna zabaltzeko bideoklip bat prestatu dute. Atzo bete ziren 24 urte titaniozko museo erraldoiak ateak ireki zituela, baina bere historian ere bada lotsa-gorritzeko moduko ekintza bat baino gehiago. Horietako bat da azken hilabeteetan bertako garbitzaileek duten lan gatazka, izan ere 129 egun […]

COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  […]