Arreta Defizitaren eta Hiper aktibitatearen nahasmendua duen eguna da. “Oztopoak gaindituz” kanpaina jarri du martxan AHIDA elkarteak, urteak daramatzate ikasgeletan laguntza eskatzen euren seme alabentzako. Elkartetik ere eskaerak egin nahi dituzue gaurko egunez, izan ere aipatzen duzue trabak dituzuela, batez ere hezkuntzan laguntzak jasotzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_irantzu_iratxe_thd.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2021-10-27
Gaur aurkeztu dute Jokoteknia bideojokoen IV euskal jardunaldia, Bilbon euskararen etxean azaroaren 6an izango dena. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren xedea da euskara eta bideo-jokoak uztartzea eta euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Hala, aurtengo jardunaldian komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen […]
La Gaceta del Nortek argitaratu zuenaren arabera, 1960an 4987 etxola zeuden Bilbon, eta bertan 26314 pertsona bizi ziren. Bilboko etxola batean saiakeran aurkitu ditzakegun datuetako bat da. Fenomeno honen inguruko saiakera argitaratu berri du Iñigo López Simónek. Liburuan, etxola auzo guztien errepasoa egiteaz gain, testuinguru historikoa, bertako bizilagunen testigantzak eta […]
Gaurkoan Goizane Aizpuruarekin berba egin dugu. Ekainean argitaratu zuen Izarak deituriko eleberria Alberdania argitaletxearekin. Ane, Xabi eta Elene hirukoteak dira nobelako pertsonaiak, hiru pertsonaia nagusien hainbat arlotan bilakaera kontatzen da, hala nola gorputzaren bizipena; intimitatea; bikotea, sexua edo maitasuna. Bost ataletan: uda, udazkena, negua, udaberria eta bosgarren aroa, esperoan ematen […]
