Charles Connor New Orleanseko bateria jolea hil da, 85 urte zituela. Connor Little Richardsen taldean sartu zen 1953an eta 56tik aurrera bere estudioko bateria jolea izan zen. 1957an grabatu zuen Keep A-Knockin abestia Richardsekin. 20 urte geroago, Led Zeppelineko John Bonhamek Rock’n’Roll kantuan intro famatua kopiatu zion Connorri. Hau ere […]

Ikasturte berriari ekin diogu Lanaren Ekonomiako lantaldean, beste urte batez Ekhi Etxebarria, Maitane Jaio, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort arituko gara hamabostero ekonomia kontuak azaltzen. Gaurkoan ere sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Ondoren, Iratxe Arriolarekin berba egin dugu, bera Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeako Ur Patzuergoaren lehendakaria […]

Bilbon ehunka pertsona atera ziren kalera ostiralean, erakundeek, talde sozialek, auzoetako taldeek eta sindikatuek deituta. Manifestazioaren helburua EAEn 800.000 pertsona inguruk jasaten duten pobrezia erlatiboa eta larria salatzea izan zen. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko sistema irisgarria aldarrikatu zuten, pertsonei pobreziatik ateratzea ahalbidetuko diena. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211018_pobrezia.mp3 Deskargatu hemen.