Bilboko Udalak antolatzen duen BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren 23. edizioa aurkeztu da gaur. Urriaren 14tik 24ra egingo da, eta dantza, arte bizi, antzerki, instalazio, performance eta antzerki dokumentalak eskainiko ditu. Campos Antzokian, La Fundición aretoan, Bilborock aretoan, Harrobian eta Bilboko Berreginen Museoan ikusi ahal izango diren ikuskizunetarako sarrerak […]

1

Bost kantuko EP bat argitaratu eta gero Diabolo Kiwi taldekoek espaziotik bidaia proposatzen digute: Uhin Galduak deitzen da baxenafartarrak plazaratu berri duen lehen bilduma luzea. Diskoa 2020ko abenduan grabatu zuten Mungiako Magic Box estudioan, James Morganekin. Bi urte pasa dira Kokinkeriak Fini lehen lan laburra Euskal Herri osoan aurkeztu zutenetik. […]

Udako etenaldiaren ostean, Bilboko Fas Zineklubak urrian abiatuko du bere ohiko programazioa. Ohikoa den moduan, astearteetan izango dira saioak, eta gaur lehenengoa izango da. Kepa Sojo izango da gonbidatua eta Esa pareja feliz pelikula eskainiko dute. Europako zineklub zaharrenetakoa dugu Fas, 1953an abiatu baitzuen bere jarduna. Gaur egun, 150 bazkide […]

Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak elektrizitate tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute ostegunerako, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan, eta ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin. Deitzaileek ohartarazi dute elektrizitatearen eta beste energia batzuen azken hilabeteotako prezio igoera etengabeak «gizarte osoari» eragiten […]