Zine atalean Lara Izagirreren azken lana izan dugu hizpide Ane Urkiolarekin. Irailaren 3an estreinatu zen zinema aretoetan “Nora” eta dagoeneko ikusgai dago Euskal herriko cinema aretoetan. Noraren historia kontatzen digu pelikulak, aitite hil eta bidaia abiatzen du. Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez […]
Hilabetea: urria 2021
Orain urtebete, Bob Dylanek bere Theme Time Radio Hour irrati saioa berreskuratu zuen eta atal bakar bat egin zuen, Whiskey-a gai hartuta. Anbar koloreko edaria izan zen gaia Dylanek egindako kantu aukeran. Guk ideia lapurtu diogu eta gai bereko theme time saio berezia egin dugu, aukera gehienbat ezberdina eginik. Dylanek […]
Nami Kaneko itzultzaile japoniarra saritu dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioan, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierazko itzulpenagatik. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute argitalpenaren sustapenerako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_Soinujolearensemea.mp3 Deskargatu hemen.
