Programa honetan Elon Muskek Twitterrekin egin dituen mugimendu guztiak errepasatuko ditugu, bere bizitzarekin zer egin erabakitzen duen bitartean. Baita ere izango dugu Google, Apple, kobrearen desagerpena eta zuntzaren zabalkuntza bestelako berrietan. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin […]
Eguna: 2022-05-23
Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan sindikatu eta eragile ezberdinek eginiko deialdien errepasoa ekarri digu Eki Etxebarriak. Euskal Herriak kapitalari planto plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko arrazoiak eta helburuak aztertu ditugu Janire Landaluzerkin, euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak […]
Maiatzaren 26an,Ostegunean Arriaga antzokian izango da.”URKO HERRIKOI” Ikuskizun honetan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda agertoki berean izango dira, abeslariak kanta ezagunenak aurkezteko. Urko izan dugu gurean. Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere […]
