Asteburu honetan, ostiraletik igandera, jendez eta festa giroz beteko dira Zazpi kaleak. Zaharrean berri festak ospatuko dira.Auzo izaera aldarrikatu eta auzokideak elkarrekin antolatutako festak izango dira. Auzo alai, koloretsu eta bizia direla erakutsi dutela argi utzi du jai batzordeak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220526_inaki_zaharrean_berri.mp3 Deskargatu hemen.

Greziako errefuxiatu esparruetan osasun laguntzarik eta elikadura duinik gabe bizi dira ehunka haur. Horietako asko oso zaurgarriak dira, osasun arazo larriak baitituzte. Migranteekin lanean ari diren elkarteek sarritan egin dute ohartarazpena, hala nola MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Gobernuz kanpoko erakunde horrek emandako datuek ematen dute egoeraren neurria: 2020.urtean Moriako […]

Igandean  egingo da Bizkaiko Ikastolen Festa, Abusu ikastolak antolatuta. Lau kilometro eta beste horrenbeste gune izango ditu: Ikastolan, Ibaieder parkean, Oilarganen eta Montefuerten. Eremu horietako bi familientzako izango dira, eta beste bi egongo dira kontzertuetarako. Bestalde, nerabeentzako erronka ere prestatu dute. Zaloa Adatzek ekrri dizkigu Ibilaldiko erronkak. Urte osoko lanaren […]