Gaurko saioan azken hileotan zendu diren hainbat musikariren lana goraipatu nahi izan dugu. Gary Brooker, Procol Harum taldearen abeslaria, teklatu jolea eta kantuegilea (Keith Reidekin batera, hark hitzak idazten zituela) pasa den otsailaren 22an hil zen, 76 urte zituela. 1967an zinezko urrezko kantu bat grabatu zuen Ingalaterrako talde hark: A […]
Eguna: 2022-05-17
Gaur aurkeztu dugu prentsaurrekoan 2022ko ekainaren 5ean Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestia. Abestiaren egileak, Maisha MC (Eneko Axpe), “Handitzen” da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren abestiaren izenburua eta Maisha MC hip hop artistak egin du. Kaliforniako San Frantzisko hirian sortu du, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama, […]
Medicusmundi Bizkaiak Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko “Zeharkatzen gaituzten isiltasunak” jardunaldiak antolatu ditu. Maiatzaren 18an eta 19an, Bilboko La Bolsa udaltegian, LGTBIQ+ bizitzak zeharkatzen dituzten eguneroko indarkeria ikusezinak bihurtzen dituen isiltasuna hautsiko dute. Indarkeria sinboliko eta sotilak, nagusi den eredu heteronormatibo, etnozentriko eta neoliberalaren isla direnak. Bi egunez, […]
Bilboko Udalak, datozen hilabeteotan, hiriko auzoetako kaleak kultur proposamen ireki, askotariko eta doakoez beteko ditu. Jarduera horiek egitearen asmoa da bilbotar guztiek eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen diren herritar guztiek kalean aisialdirik onena gozatu dezatela.Udaberri eta uda honetarako, Udalak 270 emanaldi baino gehiago programatu ditu kalean, 158 konpainia eta artistaren eskutik […]
Aranzadi zientzia elkarteak 1936ko gerran hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituen joan den martxoan Begoñako hilerrian. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Bost gudariak identifikatzeaz gain, senideekin harremanetan jartzea lortu du Gogora institutuak, eta horiek ere ekitaldian izan ziren. Aranzadi zientzia elkartekoek 2021eko urrian ekin zioten Begoñako […]
