Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin. Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220530_unai_gazteola.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-05-31
Elhuyar Zientzia Azokak aurten 10 urte betetzen ditu, eta ekainaren 2tik 5era egingo da Bilboko Areatzan. Ostiralean Areatzatik zuzeneko saio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak. Gazteek STEAM proiektuak erakutsiko dituzte Areatzan jarritako etxoletan. Jaimetan, aldiz, ikerketa profesionala paratuko dute erakusgai. Mondragon Unibertsitatea, CFM-Polymat, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EHU ENEDI EHU […]
Bizkaiak murrizketarik gabe ekingo dio ekainaren 1ean hondartza denboraldiari. Aurten, berrikuntza gisa, bainu lagunduaren zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko da. Gainera, hareatza batzuetan hondakinak trinkotzen dituzten zaborrontzi adimendunak jarriko dira. Guztira, 269 pertsona ariko dira Bizkaiko hondartzak zaintzen eta garbitzen. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220531_bizkaikohobndartzak.mp3 Deskargatu hemen.
