Lauroeta bisitatu dugu eta urteroko zita ezagutu: San Miguel ermitan egiten den bertso-saioa. 2021. urteko azaroaren 12an izan zen (bai, duela 6 hilabete), Lauroeta auzoan, 20.00etan. Aldarearen inguruan lau bertsolari: Xabi Paya, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta Igor Elortza, eta Iñaki Beitia “Arbildu” izan zen gai-jartzailea. Beraz, DELOREAN auto partikularrean […]

“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena […]