Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]

1977an Sex Pistols talde britainiarrak No Future esamoldea zabaldu zuen God save the Queen abestian. lana eta ongizatea lortzeko promesak hautsi egin ziren 70. hamarkadako neoliberalismoarekin, eta gazte belaunaldi bat sistemak abandonatu zituelako sentsazioarekin, eta enplegua edo etxebizitza lortzeko aukerak galdu zituelako sentsazioarekin hazi zen. Testuinguru horretan baina XXI. Mendean […]

 Irati  Paul Urkijo zuzendariak egindako  filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua. Donostiako Beldurrezko astean ikusteko aukera izan du Ane Urkiolak eta gaurko saioan Irati izan du hizpide. Sitgesko zinema jaialdian ikusleen sari nagusia irabazi ostean, Paul Urkijoren Irati filmak Donostiako Beldurrezko Astearen sari […]