Sosak, soldatak edo diruak ditugu gaur gaitzat Soinugelan. Bob Dylanek (berari Theme Time etiketa lapurtu genion) argitaratu berri duen The Pilosophy of Modern Song liburuan, Elvisek grabatu zuen Money Honey abestiaren azalpenean zera zioen: “Gustatuko litzaidake zentimo bat izatea diruari buruz ezagutzen dudan kantu bakoitzagatik”. Guk zerrenda bat prestatu genuen, […]

Bilboko Udala Solokoetxe eta Zazpikaleak lotuko dituzten bi igogailu berriak eraikitzen hasi da, joan den ekainean jarduera utzi zuen igogailu zaharraren ordez. Ekainean abisua eman barik Iturribide kalean kokatuta dagoen igogailuak bere jarduna eten zuen, 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu […]

Barakaldon jokatu da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa,  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldeak lortu du finalera sailkatzea. Erabakita geratu da abenduaren 1eko finalaurrekoa. Aurtengo finala berezia izango da, sariketaren ostean urteurrena ospatzeko Bertso saioa ere izango da. Atzoko  saioan  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeek […]