Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraitu dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera […]

Markos Untzetak disko orekatua egin du, zinez, bere Ekilibrista diskoak ez du, ez, oreka galtzen. Irudi ederra iruditzen zaigu diskoari gorputza ematen dion oreka mantentzearena. Americana arloan mugitzen da Markos, ondo egindako abestiak eta bere ahotsa pertsonala da oso, bere istorioak bezainbeste. MICE proiektuaren atzean Miren Narbaiza musikari eibartarra dago. […]

Euskal herriko mugimendu feministak beldurraren aurrean justizia feminista aldarrikatuko du Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean. Gaur goizean agerraldia egin dute Bilbon,  Aurreko urtetik gaur arte egoera  ezer gutxi aldatu dela adierazia dute, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duela. Sistema heteropatriarkal kapitalistak gure bizitzak kolpatzen jarraitzen ditu nabarmendu dute. Indarkeria […]

Gaur Bilbon ” Yarin” ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon, Bbk aretoan estreinatuko duten ikuskizun berria . “Yarin” Bilboko Kale Nagusiko aretoan estreinatuko da urtarrilaren 14 eta 15ean .Ikuskizun horretan, euskal dantza eta flamenkoa eszenatoki gainean elkartu eta uztartuko dira. Bi diziplinetako bi izen handik sortu eta egin dituzte koreografiak, eta beraiek […]