Eneko Zuloaga filologoak “Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia” liburua aurkeztu du Durangoko Azokan. Liburu honek mendebaldeko euskara zaharra du aztergai, zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebaldean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak. Egilea Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta EHU eta Euskaltzaindiaren artean argitaratu dute […]

Adur Larrea marrazkilariak Lurbinttoko ohoinak liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Elkar argitaletxeko Juan Mari Larrartek lagunduta. Ohoinak aipatzen zituen bertso zahar batetik abiatuta, ikerketari ekin zion Larreak. Liburuko marrazkiak berak eginak dira, noski, baina aurreko eleberri grafikoetan ez bezala, oraingoan testuak ere berak eginak dira. Iaz EKE-Elkar literatura beka eskuratu […]