Gazteak protagonista diren Geruzak sortako dokumentala proiektatu da gaur IRUDIENEAn, askatasuna gaitzat duena, hain zuzen ere. Proiekzioaren ostean solasaldi laburra egin dute bertan ageri diren bi gazterekin eta Eneritz Furyakek kantu pare bat abestu ditu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea […]

Gambila bildumak bi nobedade ekarri ditu durangoko azokara; “Esperoan, Godoten esperoan obraren arrastoak euskal Tetaroan” eta “Album” Formol Laborategiaren eskutik. Lehenengo lanean Karlos Lizasorok “Godetekin solasean” antzezlan sortu du, berarekin mintzatu gara eta azpimarratu digu Becketek arrastoa utzi duela bera lanean, izan ere sakona da antzezlana, erreferentzia asko ditu baina […]

Euskal kulturgintzan dabiltzan gazteen kezkak jaso nahi izan dituzte, belaunaldi berrien berberak diren. Zazpi egileren testigantzak jaso dituzte gaur 17:30ean Irudienean aurkeztuko den Loreak belaunetan dokumentalean. Euskararen langile profesionalen elkartea da Lanartea, euskaraz eta euskaratik sortzen duen jendearena. Egunotan Landako guneko Goienkaleko 26an paratu dute erakusmahaia eta gu bertako koordinatzaile […]

“Loti (h)errena” kultur artefaktua ezagutzeko aukera izan dugu Maite Larbururekin, Zart kolektiboa osazten duten sortzaileek elkarlanean eginiko lana dugu. Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Iker Lauroba, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin, Lou Topet eta Naiara Egimendia. Alain Urrutia, berriz, diseinuaz arduratu da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/durango/221209_maitelarburu.mp3 Deskargatu hemen.