Gaurkoan Ni ez naiz Mikel Laboa aurkeztu da Durangoko Azokan, Mikel Laboaren biografia “ez konbentzional, ez ohikoa, baizik eta modu jostari eta onirikoan kontatua, western bat bezala”, Harkaitz Canok azaldu digunez. Berarekin, Unai Iturriagarekin eta Joseba Larratxerekin solastu gara, hiruren artean sortu duten liburuaz. Mikel Laboaren figura alderdi askotatik islatzen […]
Eguna: 2022-12-10
Leire Lopez Ziluagarekin mintzatu gara, Durangoko Azokaren laugarren egunean. Bereziki ostegunean Pozik dago bera, azoka oso une berezia delako beti, “irakurleekin aurrez aurre egoteko eta irakurleak idazleekin egoteko momentu bakarretakoa da”. Liburu sorta ederrarekin azaldu zaigu Leire, izan ere, aurten 20 bat liburu argitaratu ditu Susa argitaletxeak, eta zazpi aurkezpen […]
Hezkuntza Lege-aurreproiektuaren zirriborroaz irakurketa kritikoa egin dute hainbat eragilek Durangoko azokaren testuinguruan. Katixa Agirre eta Imanol Epeldek irakurri dute manifestua. Argi adierazi dute legearen zirriborroak ez duela bermatzen euskal kultura zehar-lerro izatea, ez oinarrizko hezkuntzan, ezta beste hezkuntza-eremu batzuetan ere. Gaurko agerraldian adierazi dute proposamen zehatzak dituztela eta Hezkuntza Sailari […]
Areto nagusian Taroka aurkeztu dute, gutxienez jokoa azaltzeko ahaleguna egin dute, izan ere jolas bat baino gehigo batu dute artefaktuan. Txabi Landabideak eman ditu azalpena, hiru loaz topako ditugu karta jokoan: buruz burukoa, tarota eta rol jolasera hurbiltzen den fikxio kolaboratiboa. Txakur Gorria kolektiboak irudiak sortu ditu, Nerea Ibartzabalek tarotaren […]
Bederatzi kantu berri bildu ditu Bilboko taldeak bi deituriko lan berrian. Alain eta Julen batu zaizkigu. 2019an argitaratu zuten lehen lana. 3 urte eta gero, bigarren disko honekin datoz, non estilo aldaketa nabaria den. Pop-a, Rock-a eta Elektronika dira, lan honetan nagusitzen diren estiloak. Lan bat argi uzten diguna, Sutan […]
Ilargi gaur bakarrik agertu da irratian. Lur etxean gelditu behar izan da eskolako lanak azken momenturako utzi ditu eta. Horrek apur bat haserretzen du gure Lur baina amamarekin lasaitu da lagunen arteko ezberdintasunei buruzko ipuin baten ostean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221202_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
