Argia astekariaren errepasoa egin dugu, gai nagusia Bertsolari txapelketa izan da.  Estitxu Eizagirreren kronika  Dani Blancoren argazki ederrekin ostu dute , eta bi elkarrizketa, bata Alaia Martineri  eta bestea Maialen Lujanbiori. Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen ingurukoak ere komentatu ditugu, izan ere pandemiak eragindako galera ekonomikoei aurre egiteko, hainbat hedabide […]

Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Café bar Bilbaok eta tartean teatroak 20.antzerki laburreko sariak antolatu ditu. Mikel Martinez aktoreak ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak. Abenduaren 31ean bukatuko da gidoiak aurkezteko epea. Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate daude, euskaraz eta gaztelaniazko gidoientzat. Antzezlan laburrak izan behar dute (30 min ingurukoak) eta ekoizpen errazekoak. Euskarazko gidoi irabazleak LautanHiru […]

7 Katu gaztetxeko kideak izan ditugu gurean. Solokoetxeko  eskaileratan igogailu berria egiteko obrak hasi dira, kexu daude, izan ere ez dute beharrezkoa ikusten, bat egiten dute gainera Solokoetxeko bizilagunekin. Uda aurrerik Bilboko udalak publiko egin zuen Solokoetxeko eskaileretan igogailua berriaren  proiektuak 1.875.751,93€-ko aurrekontua duela. Abisurik gabe obrak hasi dira eta […]