Aurrekoan iragarri genuen legez, aste honetan ere diruari buruzko kantuekin ibiliko gara. Diruarekin amodio/gorroto harremana konplikatu dugu eta horregatik gai honi buruz dagoen abestien kopurua agorrezina da. Beti egiten dugun moduan, Soinugela eremu guztietako kantuak ekartzen dizkizuegu, musikaren aniztasuna dastatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/soinugela/221215_soinugela_themetime_money_bi.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioko kantu-zerrenda: Put Your Money Where […]

2022ko azken KIROL ESKIROL saioan, BOLOtan aritu gara; karraju estuetan eta larre zabaletan, txirloak eraitsi edo urrutien nork bota, egurrezko bola pisutsuak eskuan. Bolo munduaren historian barneratu graa eta gaur egun diren modalitateen ezaugarriak ekarri ditugu Gorostiza Herri kirol taldeko Julen Larreak “a cachete” moldea ekarri digu eta kolaboratzaileen beren […]