Finalaren atarian, urteko azken POTTO egin dugu Bilbo Hiria irratian. Bertsolari Txapelketa nagusiaren finalaren protagonisten iritziak zabaldu ditugu (prosan), epaileen numerología mundua ezagutu dugu eta, bukaera aldean, postre goxoa ekarri: Bakaikuko Bakarreko Etxea elkartean, irailaren azken hamabostaldian egin genuen bertso-saioaren ariketa hautatuak (Sustrai Colina eta Sarai Robles) Biba el verso! […]
Eguna: 2022-12-15
Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA, asteburu honetan ospatuko da Zorrotzaurren. Olaiak ekarri dizkigu xehetasunak. Aurten Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu-eskolan izango da. BALA azokan formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartzen diren , liburua objektuak ekarriko ditu, horretarako 50 erakusmahai egongo dira. Baina azokaz gain […]
Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon. Bertan izendatu dute Idurre Eskisabel idazkari nagusi, eta adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean. Argia astekariak aste honetan azalera eraman du Idurre Eskisabelekin izandako elkarrizketa. Sakon aztertu du egoera, tartean euskarak politikak behar dituela azpimarratuz, hizkuntza politika ausartak. Net hurbilen landutako […]
Kristonak taldeak disko berri eta gihartsua atera dute. Ahobetehortz izena jarri diote grabazio berriari eta gitarrak ondo asko zorroztu dituzte lan honetarako. Disko rockero honek esnatuko zaitu! Joseba Irazokik disko txiki bat atera berri du, bertan Luka abestiaren bertsio oso pertsonala egin du, besteak beste. Irazokiren pertsonalitatea bor-bor. Diskoaren izena […]
