Agenda Sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa, Eki Etxebarriak datozen bi astetan dauden deialdien errepasoa ekarri digu. CCOO sindikatutik  Alfonso Rios batu zaigu, azpikontratazioak dakarren arriskuak lan osasunean aztertu ditu, izan ere azpikontratazioak kostuak aurreztea dakar, lan-istripuen prebentzioaren kalterako, eta horrek laneko ezbehar-tasa handitzea dakar, administrazioen kontrolak eskatzen duena. Igandean Frantzian […]

Atal honetan Borja bueltan izango dugu berriak komentatzeko. Bere laguntzarekin Appleren WWDC ekitaldia eta bere sistema eragileen bertsio berriak, Erresuma Batuan kargagailu bakarraren dekretua nola aplikatuko den, Microsoftek disko gogor mekanikoak baztertzeko dituen asmoak eta enpresek bezeroei telefonoz gehienez 3 minututan erantzuteko duten betebeharra komentatuko dugu. Gero, Gaming Roomeko Gaizka […]

Solokoetxeko igogailuak bere zerbitzua eten egin du, 87 urtez lanean aritu ondoren. 1935eko ekainaren 22an inauguratutako igogailu honek, Begoñako eta Arangoitiko igogailuak bezala, esleipen baten bitartez funtzionatu izan du azken urteotan, eta orain jakin dugu enpresak bere zerbitzua etengo duela. Hori horrela, gaur goizean Bilboko Udalak Errondan egingo duen igogailu […]

Martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten testuinguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Ekainaren 18an izan zen eta hori gogora ekarriko dute larunbatean Ekitaldi nagusia egingo dute, Bilbon. Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, aldarrikapen eguna ere […]

Anabasa saioa,  Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Gaurkoan Ainhoa Etxebarria aktore eta kazetariarekin batera Andoni Calvo kazetaria izan da aurrez aurre. Biak kazetari lanetan dabiltza telebistan, beraz telebista ere izan dute mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/Anabasa/220615_anabasa02.mp3 Deskargatu hemen.

Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

Ekainaren 10ean estreinatu zen Netflix plataforman “Intimidad” telesaila izan dugu hizpide Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin. Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana izan da. Itziar Ituño  da telesaileko protagonista, Bilbon grabatu eta Bilbon gertatzen da. Emakumezko politikari batek maitalearekin dituen sexu harremanen bideo bat prentsara zabalduko da, eta hori […]