Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du, ostiralean, Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuliko da Jon, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera. Han daudela, baina, lehertu egingo da festa, filmean bezala: Jonek familia osoaren aurrean salatuko du […]

Elikaldia Urriaren 16an abituko du. Esperientzia bat izan nahi du, denbora batez gure elikaduran erreparatzeko hausnartzeko. Zer jaten dugu, nola dago ekoiztua, nondik dator. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da.  Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika proposatzen digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_david_elikaldia.mp3 Deskargatu […]

Olafur Eliasson hitza entzun ditugu, atzo Guggenheim museoan egin zuen aurkezpena, bertako zuzendari eta Bilboko alkatea aldamenean zituela.  daniar-islandar artista da. Bere eskulturagatik eta eskala handiko instalazioengatik da ezaguna. Atzotik  Iparragirre kaleko zoruan ikus ahalko dira bere zazpi obra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231004_iparragirrekalea.mp3 Deskargatu hemen.  

Gijongo FICX zineman estrenatu zuen Iratxe Fresnedak “Tetuan” dokumentala, ondoren Zinebin izan zen eta azkenean Zinemaldian erakutsi ostean ostiralean zinema areto batzuetara iritsikoa da. “Tetuan” filma migrazioari eta memoriari buruzko hausnarketa egin du. Familiaren iragana berregiteko eta bilatzeko odisea zinematografikoa aitzakia hartuta, iragana eta oraina harilkatzen ditu zinegile bizkaitarrak. Tartetxoa […]

Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez!  lelopean deitu dute manifestazioa. Gaur legebiltzarreko atarian hezkuntza lege proiektuari erabateko aurkako jarrera agertu dute. Hautatu duten leloak ongi laburbiltzen du plataformak Hezkuntza Lege proiektuarekin duen kezka. Uste du legeak pribatua bultzatzen duela eta ez duela konponduko hezkuntza sistema duala. Are gehiago […]