Ane Gebara eta Aitor Vinagretek Arabako patatarik onenak saltzen etorri dira Bilbora.. Haien azokako postua Kafe Antzokian jarri dute, Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpena izan da. Patata minak antzezlana gozatzeko aukera izan dugu. Pipeprolisera batu zaizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/231107_piper_patata_minak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2023-11-07
Aimar kantariaren bakarkako lehen diskoa ezagutu dugu. kantu eta poesiaz beteriko aitortzekin dator. Bost disko kaleratu ondoren Dientes de Luna taldearekin; rock, pop eta baladak ohiko duen ahots pitin bat lakar, bero eta limurtzailearekin atondu ditu. “Confesiones de un amor abstracto” liburu-diskoa Azaroaren 24ean aurkeztuko du Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/2361107_aimar.mp3 Deskargatu hemen. […]
Euskalgintzaren Kontseiluak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan lan nekaezina egin duten ehunka bolondresei eta larunbatean bertan Bilboko kaleak bate zituzten milaka herritarrei. Antolatzaileen aurreikuspena gainditu egin zuen larunbateko manifestazioak, baina Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek argi adierazi du euskararen normalizazioak bide luzea duela oraindik egiteko. Bestalde, Kontseiluak gaineratu du itun […]
