Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Lehenengo egunari begira jarri gara eta eguneko bitxikeriak jaso dituzte, efemerideekin batera. Planen artean musika izan dute protagonismoa, Mecano taldea izan dute gogora. Zinemari dagokionez La Hermita filma aurkeztu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231117_itziarre_%20taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aste honetan Euskal Herriko mugimendu feministak deituriko greba orokorra izan dute hizpide. Grebaren zergatik, zaintzaren inguruko hausnarketak  landu dituzte. Guraso askoren buruhaustea telefono mugikorra noiz eman seme alabei. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231116_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroko Aizu aldizkariaren berri  eman digu, Eñautek. Azaleko elkarrizketatik abiatu dugu tartea; Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria elkarrizketatu dute. Egunkariak dituen erronka eta helburuen ingurua berba egin du. Korrika izan dugu mintzagai eta bukatzeko Altxatu Burua ekimena ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231117_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Bizikletaren gainean egin dugu bidaia, eta mundu urrunak gerturatu. Urtekaria proiektuaren gidari den Jabi Bodegas txirrindularitzaren Wikipedia bizia izan dugu bisitan eta Jabotxa Fernandez lagunak, “Nazioen Tourra” liburuaren aitzakian, identitatea-bizikleta-kazetaritza kontzeptuen azterketa egin du. Ziortza Villa txapeldun handiaren loria ere zabaldu dugu, iraupen luzeko karrerista mundiala baita GURE gorliztarra; Europako […]

Bertsolaritzaren lubakian badugu bertso-oparirik. Puntuazioak eta jaien formatu librean egindako saioen uztarketa zuen buru-belarrien gozagarri. Berriz bisitatu dugu Bizkaiko Bertsolari txapelketaren bigarren finalerdiaren aitzakian, eta seikotearen ahotsak ekarri. Xabat Galletebeitia izan zen garaile; bigarren, Gorka Pagonabarraga eta, hirugarren, Aitor Etxebarriazarraga; segidan izan ziren Eneko Abasolo, Koldo Gezuraga eta Iruri Altzerreka. […]

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendiorako abiapuntua, liburu bat izan beharrean, idazle ezagun eta kutun bat izango dugu. Gainera, laster Bilbora etorriko dena  bere liburuetako bat aurkezten. Lasai, arin asmatuko duzue nori […]