Programa honetan hiru gai komentatzen gastatu ditugu genituen 60 minutuak. Hori bai, hasi baino lehen, Tracking Bilbaori buruz hitz egingo dugu, aste honetan hasiko baita bere hamaikagarren edizioa eta kultura digitalarekin, bideojokoekin eta podcastekin lotutako eduki ugari ekarriko baititu. Albisteen atalean aipatzen dugu, alde batetik, azterlan batek aipatzen duela, besteak […]
Eguna: 2023-11-20
Bere herriaren alde bizia eman duen idazle palestinarra, izena aipatzerik nahi ez zuen poeta euskalduna eta lapurtutako sari literarioa. Gainera, Literaturako Nobel Saria jaso berri du idazle euskaldun batek. Nor ote? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231116_LiburuenErrepublikaTxikia09.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Euskal Herriko hiriburu nahiz herri ugaritan mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Indarkeria matxistak aurpegi ugari dituela azaldu du mugimenduak. Larunbatean, Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231120_eh_mugimendu_feminista.mp3 Deskargatu hemen.
