Patxo Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuko dute Mireia Gabilondok zuzendutako etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral hau. Bihar asteazkenean, azaroaren 15ean, estreinatuko da antzezlana 19:30etik aurrera, eta etzi, ostegunean -hilak 16- bigarren emanaldia eskainiko da ordu berean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.  

Benetan be teatrok Batetik bestera diskoa aurkeztu du. Antzezlana izan zen  lehenengo eta oraindik da. Baina lanarekin jarraituz  8 kantu ederrez osatutako diskoa argitaratu berri dute. Patricia Urrutia batu zaigu saiora, Benetan Be teatroko sortzailea eta Batetik bestera antzezlan eta diskoren egilea. Batetik bestera giza migrazioen inguruan berba egiten du, […]

Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Hirian gertatzen dena behatuz horren inguruko hausnarketarako ekintzak antolatzen dituzte Urban Bat jaialdian. Edizio berri honetan elikadura izango dute  jo muga. Sekulako jatunak izenburupean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_gorka_urban.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]