Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu du gaur, lagun artean, Kafe Antzokian, eta, ondoren, irratira batu zaigu. Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Jon Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia […]

Burutü publizitate-agentziak Berlingo Red Dot saria jaso du Bizkaikoa-rentzat sortutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpainagatik, “Brands & Communication Design” kategorian. Josu Bergara batu zaigu irratira, publizitateaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_burutu.mp3 Deskargatu hemen.  

“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak  genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]

Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak.  Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]

Desoreka, suizidioaren inguruko jardunaldiak dira, Zirikatzen kolektiboak antolatu ditu.  Lehenengo saioa egin dute Deustuko gazte lokalean eta larunbatean bigarrena izango da. Galdera potoloaren inguruan jardungo dute Zergatik da beharrezkoa suizidioaz hitz egitea? Manu eta Gorkak ekarri dizkigute xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_zirikatzen_suizidioa.mp3 Deskargatu hemen.