Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]

Gaurkoan BAD jaialdian murgildu gara Bilboko antzerki eta dantza garaikedearen jaialdia 25 urte betetzen ditu. Kristonak taldea izan dugu bide lagun. KRISTONAK taldeak Liverpool hiriko The Cavern areto mitikoan joko du urriaren 12an. Horrela bada, 2020an pandemiaren erruz zapuztu zitzaien “ametsa” biziberrituko dute. ESKEAN KRISTÖ ziren orduan, eta izena aldatu […]

Azaroan Basquedok festival jaialdia izango da Bilbon. Laugarren edizioa da eta aurten Bilboko argazkigintza garaikidearen nazioarteko jaialdiak Adimen artifizialak  sektorera ekarri duen erronka aztertuko du eta dokumentalismoaren azken korronteetan murgilduko da Graciela Iturbide Basquedoksaria 2023, Nick Hannes WordPressPhoto 2023, Martin Bollati artista bisuala edo Sonia Berger Dalpine argitaletxeko zuzendariaren eskutik, […]

Euskal Herriko Unibertsitateko ordezko irakasleen egoera salatzeko, LAB, CCOO, ELA eta STEILAS sindikatuek urriaren 11n egun osoko grebara deitu dituzte EHUko irakasle eta ikertzaile guztiak, guztira 5.500 langile deitu dituzte lanuztera. Langileen aurka doazen neurriak hartu izana salatu du Jon Ander LAB sindikatuko EHUko arduradunak, eta gaineratu du LOSU Unibertsitateko […]

Edizio honetan, streaming plataforma nagusiak, hala nola Netflix, Disney+ eta Amazon Prime Video, euren zerbitzuetan iragarkiak nola sartzen ari diren eta horrek erabiltzaileei nola eragingo dien eztabaidatuko dugu. Bideojokoen industriako aldaketak ere aztertzen ditugu, Electronic Artsekin, FIFA jokoak denda digitaletatik erretiratuz eta EA Sports FC 24 merkaturatzeko prestatuz, FIFAtik bereizi […]

Open House jaialdiaren 7. edizioaz gozatzeko aukera izango da urriaren 7an eta 8an, larunbat eta igandean. Jendeari hiriko eraikinak eta azpiegiturak hurbiltzeko helburuarekin sortu zuten jaialdia; aurten 66 espazio ikusteko aukera izango da eta, gainera, jaialdia osatzeko 19 ekintza osagarri antolatu dituzte. Andoni Pombo jaialdiko zuzendarietako batekin hitz egiteko aukera […]

Asteburuan  Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Euskaltzale eta independentisten topaketan antolatu dituzte. Elkarrekin pentsatzeko elkargunea izan nahi du. «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Intza Gurrutxagak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231005_intza_ehe_topaketak.mp3 Deskargatu hemen.

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin.. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, […]