“Erroldarik gabe izaterik ez” lelopean hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Errolda pertsona guztienta eskatzeaz gain, erroldarik ez duen pertsonak dituen zailtasunak ere zeintzuk diren azaldu dituzte. Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu gaur egindako elkarretaratzearen nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231020_erroldarikgabe_izaterikez.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2023
Denboraldiko aurreneko bala dugu airean: FUTBOL AMERIKARra NFL ligaren baitan murgildu gara, Jon Iriondo irakasle eta dibulgatzailearen laguntzaz. Kirolaren ezaugarriak, gizartearekiko lotura, etorkizunaren zertzeladak… Gorputzeko babesak, Y itxurako atearen zaintza eta arrautza luze itxurako baloia. Maite Sarasolaren bertsoak, aerobik irakasleen ekarpena (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), German Urteagaren iritzia, Bittor […]
Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Azaletik abiatuta, euskaraz bizitzeko eskubidea epaitzen dutenei erantzuna. Oldarraldi judizialaren aurrean azaroaren 4ko mobilizazio begira jarri dira. Haur eskolan eta Haur Hezkuntzan, gizon irakasle gutxi. Zergatik? . Bukatzeko ETBko zuzendari Unai Iparragirreri elkarrizketa aipatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231019_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Karmela espazio okupatuko Bestiak liburutegi politiko eta autogestionatua gara. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan, Zerocalcare italiarraren azken komikia euskaratuarekin gatoz: “Amildegia 41-bis” Alfredo Cospito preso italiar-anarkistaren kasua eta Italiako espetxe-politika salatzen digu komikiak, betiko diskurtsoa zorrotz eta irudi bereizgarriekin. Orain arte Farmazia […]
Memoria oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana ondu du Itziar Manerok. Asteburuan pabeloi 6 aretoan aurkeztuko du. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat da antzezlana. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara […]
Larunbatean ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleor Bizirik-ek eta Sumendik elkarlanean. Gasteizko gune autogestionatu eta alternatiboen 100. urteurrena aitzakia hartuta. Urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen dugun Gasteiz herriaren adibide bat osatu nahi dugu, adierazi […]
Joan den larunbatetik Israelgo Estatua Gazako Zerrenda bonbardeatzen ari da. Lurreko zein aireko erasoaldiak izaten ari dira, eta dagoeneko Israelgo armadak 2.500 palestinar baino gehiago hil ditu , zibilen aurkako etengabeko bonbardaketekin. Palestinako herriak 1948tik darama sionismoak egin nahi duen genozidioari aurre egiten eta hilketak, atxiloketak, kartzela zigorrak eta abar […]
Lanaren Ekonomia saioan nazioarteko gatazken inguruan murgildu gara. Izan ere, azken aste honetan pil-pilean egon den gaia izan da. Palestinaren aldeko borroka jorratzeaz gain, beste gatazka batzuk ere ekarri ditugu, azken urte hauetako gertakariak hobeto ulertzeko asmoz eta irudi osatuago bat izateko xedearekin. Saioa agenda sindikalarekin hasi dugu, datozen asteetan […]
Gaur goizean, Kafe Antzokian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA, LAB, Steilas, CGT, ESK, Hiru, EHNE euskal sindikatuek agerraldia egin dute prentsaren aurrean, Etxalde, Olatukoop eta Pentsiodunen Mugimenduarekin batera. Guztiek egin dute bat azaroaren 4an Bilbon oldarraldi judizialaren aurrean deitutako manifestazioarekin, eta bakoitzak bat egiteko bere motiboak azaldu ditu. Erasoek ez dutela […]
Oier Gorosabel fisiterapeutaren tartea berreskuratu dugu. Ohiko den bezala gai baten bueltan aritu zaigu, gaurkoan; mina. Ederra litzateke minaren aurrean klik egin eta desagerraraztea. Batzuek badakite nola egin: begira Indiako fakirrak, ezpata gorputzean sartuta zirkinik egin gabe; edo erlaxazio egoeran zegoela bere buruari su eman zion Thich Quang Duc bontzo […]
