Txapelketa eta jaialdi, puntuazio eta plazaren haize fresko. Bi mundu bisitatu ditugu gaurko saioan, Erandio eta Etxarri-Aranatz herrien bidez: Bizkaiko Bertsolari txapelketaren laugarren kanporaketa eta Etxarrri-Aranatzeko jaietako bertso-saioa. Numeroen diktaduran, Unai Mendiburu izan zen garaile Erandion, eta segika izan zituen, hurrenez hurren, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga, Igor Galartza, Ander […]
Urtea: 2023
Akerbeltz erromeri taldeak 15 urte bete ditu,urteurren borobila izaten ari da, udan han eta hemen ibili ostean Azaroaren 4ean Landako gunean bukaera jai erraldoia antolatu dute. Andoni Ollokiegik irekiko du eguna eta ondoren Akerbeltz taldea izango da. Euskal Herriko eta inguruko artisten laguntzarekin kontzertu berezi eta ahaztezina prestatu dute. Bertan […]
Pasaden astean jakin genuen, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak bete-betean eragiten die UEMAk eta bertako kide diren udalek urte askoan jorratutako lan-ildoei. Martin Aramendi UEMAko lehendakariak epaia kezkaz eta […]
Elkarrizketa bat pianoarekin: zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian ekintza ikusteko aukera izango da bihar, osteguna, Bilboko Euskararen Etxean arratsaldeko 19:30etan. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hizkibridoak izeneko zikloa abiatu zuten 2020. urtean. Ainhoa Urien eta Nerea Iglesias arituko dira oholtza gainean, eta guk Ainhoa Urienekin […]
Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoa izan dugu mintzagai Martxel Rodriguezekin, “Los Perros”. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen […]
Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egingo du euskalgintzaren kontseiluak azaroak 4ean Bilboko kaleak betetzeko egindako deiarekin. Kideen arabera, hilabeteak daramatzate euskararen normalizazioaren aurkako erasoak salatzen, baina argi adierazi dute euskaldunon aurkako oldarraldia judiziala izateaz gain, politikoa, soziala eta ideologikoa ere badela. Azaroaren 4ko mobilizazioan gazte-blokea deitu du Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta […]
Atal honetan, Ada Lovelaceren Egunaz hitz egiten hasko gara, eta STEM sektorean berdintasunaren alde lan egiten jarraitzearen garrantzia nabarmenduko dugu. Berrien atalean, Meta eta Tik Tok enpresei Ekialde Hurbileko gerrarekin lotutako desinformazioaren aurkako neurriak argitzeko Europako Batzordearen eskaerari buruz ari gara. Gainera, EBk Elon Muski egindako ohartarazpena komentatuko dugu, Twitterren […]
Euskal Herriko hainbat kolektibok Palestina Elkartasuna ekimena aurkeztu dute eta manifestazio nazionala deitu dute hurrengo larunbaterako Bilbon. Gaur aurkeztu duten manifestuan, baieztatu dute egun hauetan Palestinan gertatzen ari dena Palestinako Estatu sionistaren 75 urteko kolonialismo, apartheid eta garbiketa etnikoaren eta Gazako zerrendaren aurkako blokeoaren testuinguruan bakarrik irakur daitekeela. Datorren larunbatean, […]
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, beste edizio bati hasiera emango dio, La Dramática Errante zuzendutako inaugurazio-galarekin. Era berean, lehiaketaren 65. edizioko sariak banatzeko itxiera ekitaldia zuzenduko dute ere. 43 estatutako 128 filmek hartuko dute parte. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago estreinaldiak dira Estatuan, eta erdiak […]
2019. urtean sortu zuten BULEGO taldea Azpeitian Tomas Lizarazuk, Xabier Arrietak, Ruben Lizarraldek, Jontxu Apek eta Itziak Beitiak; egun, lehen hirurak aritzen dira oholtza gainean. 2020. urtean EP bi kaleratu zituzten, eta 2021ean Erdian oraina debuteko disko luzea kaleratu zituzten. Gaur bira amaierako azken kontzertua dute Bilboko Kafe Antzokian. Tomas […]
